Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

I. Ipar Kutxa Sariko Finalistak

Aukeratuak finalistak bezala I. Ipar Kutxa sarian hamabi taberna dira "barra" kategorian eta lau jatetxe "mahai" kategorian.

Bizkaiko 16 taberna-jatetxeetako bat izango da Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalari emandako I. Ipar Kutxa Sariaren irabazlea. Finalista geratu diren hamabi taberna eta lau jatetxeek aitortua dute gure txakolina aurkeztu eta zerbitzatzean daukaten kontua eta arreta, hala eskaintzaren barietatean, edalontzietan, hotz-beroan nola zerbitzuaren kalitate orokorrean.

Errotulu itsasgarri txukun batzuen bidez publiko kontsumitzaileak errazago identifikatuko ditu finalistak.

Ardandegi-jabe eta dastaketako batzordekideen artean egindako inkesta batean balorazio altuena jasotako jatetxe-tabernak geratu dira lehiaketa honetako finalista. Hauek dira zerrenda horretan dauden establezimenduak:

  • JATETXEAK: Remenetxe (Muxika), Andra-Mari (Galdakao), El Viejo Zortzi (Bilbo) eta Boroa (Zornotza).
  • TABERNAK: Motagane (Erandio), Oreka (Zalla), M & G (Zalla), 1000 Kolorao (Gernika), Auzokoa (Gernika), Catavinos (Algorta), Arrantzale (Algorta), Bitoque (Bilbo), Gure Toki (Bilbo), Lar (Bilbo), Mugi (Bilbo) eta Zamakolako Errota (Bilbo).

Horietara guztietara joango dira epaimahaiko kideak -sommelier ospetsuak eta Kontseilu Arautzaileko Dastaketa Batzordeko kideak-, Ipar Kutxako eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren ordezkariekin batera.

Ebaluazio lan hori abuztu-irailean egingo da eta urriaren azken egunetan jakinaraziko da nortzuk diren lehiaketaren irabazleak. Sariketa hau Ipar Kutxa eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen arteko lankidetza hitzarmen baten emaitza da eta aurtengoa da bere lehenbiziko edizioa.

Ipar Kutxa baserritarrentzako kreditu kooperatiba bezala sortu zen eta oraindik partaidetzak ditu nekarazitzako elikagaien zenbait enpresatan. Lehiaketa hau babestuz sendoago agertzen du Euskal Herriko nekazaritzaren sektorea bultzatu eta berritzeko proiektuen alderako bere sostengua, beti ere gure natur ingurunearen garapen iraunkorra bilatzen duen filosofia baten barruan. Ipar Kutxak 155.000tik gora bezero ditu eta 92 ordezkaritza Euskadiko Autonomia Erkidegoko hirigune nagusietan.

lagunari bidali

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org