Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

Ekoizpen-Eremua

Mahastiak Bizkaiko geografia osoan daude ikusgai, kostaldetik hurbil, barruko bailaretan zein altitude erdiko mendietako magaletan.

Dena dela, euren orientazioa egokia da beti, euren kokagunea oso ona delako egun erdira begira, magal erdian daudelako eta oso ondo drainatuta eta aireztatuta daudelako.

Bizkaiko zenbait eskualdetan, mahastien azalera eta upategien kopurua batezbestekoa baino handixeagoa da. Uribeko eta Urdaibaiko eskualdeez ari gara, hain zuzen ere.

Uribeko eskualdean, Txorierriko bailara (Zamudio, Derio, Lezama, Larrabetzu…) edo Bakioko udalerria nabarmentzen dira, eta Urdaibaiko eskualdean, ordea, Gernika, Busturia, Muxika edo Kortezubi, besteak beste.

Dena dela, beste eremu batzuetan ere ekoitzi ohi izan da txakolina, Enkarterriko eskualdean, hain zuzen ere: Zalla, Balmaseda edo Gordexola. Era berean, Durangaldean ere baditugu mahastiak, Anboto eta Oiz mendietan, eta honako udalerri hauetan: Elorrio, Zornotza, Euba, Durango edo Abadiño.

Horrez gain hain urrun dagoen Urduñako udalerrian ere badaude mahastiak, Aiarako bailaran, bai eta Lea-Artibaiko eskualdean ere, bertako bailaretan (Markina) nahiz bokalean ere (Lekeitio eta Mendexa).

Azken batean, era guztietako eremuak eta kokaguneak daudenez, Bizkaian egindako txakolinen ezaugarriak bereizgarriak dira benetan, baina Jatorrizko Deiturak zehaztutako ezaugarriekin bat datoz guztiak.

lagunari bidali

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org