"Chacolí de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deitura 1993ko maiatzaren 7ko Eusko Jaurlaritzaren Aginduaren bidez onartu zen behin- behinean (EHAA: 88. zk., 1993ko maiatzaren 13koa, osteguna).
Hurrengo urtean, behin betiko onarpena lortu zuen 1994ko martxoaren 1eko Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bidez (EHAA: 112. zk., 1994ko ekainaren 14koa, asteartea). Ondoren, urte bereko azaroaren 2ko Ministerio Aginduaren bitartez berretsi zen (1994ko azaroaren 11ko BOE).
Gero, honako aldaketa hauek egin ziren:
2006ko irailaren 8an, EHAAn argitaratu zen gaur egun indarrean dagoen araudia (2006ko abuztuaren 21eko Agindua). Horrela, Jatorrizko Deitura Ardoari buruzko 2003ko Legera eta Mahastizaintzari zein Ardogintzari buruzko Euskal Legera egokitu zen.
Aurreko araudia kontuan hartuta, honako aldaketa hauek egin ziren:
1. Barietate berriak baimendu ziren. Dena dela, Bizkaiko Txakolinaren ezaugarri organoleptikoei eusteko, euren erabilerarako muga ezarri zen. Horrela, babespeko txakolinak ekoiztean, upategiek ezin izango dute baretate horiek mahastian duten azaleraren ehunekoa gainditu.
2. Mahatsa ardo bihurtzeko errendimendua 72tik 70 litrora jaitsi zen 100 kilo mahatseko.
3. Txakolin-mota berria sartu eta tipifikatu egin zen, kupelean irakindako ardo zuria, alegia.
4. Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa zela onartu zen.
5. Ardo berezi berri bi onartu ziren. Txakolinak izan ez arren, Kontseilu Arautzaileak kontrolatu eta ziurtatu egingo ditu honako izenpean: "Mahats Bilketa Berantiarra" eta "Aparduna".
Azkenik, UNE 45011 arauaren arabera egiaztatutako erakunde independenteak egingo du kontrol-sistema.
2010eko URTARRILEKO ARAUDI BATEGINA jaitsi