Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

Ongi etorri Bizkaiko Txakolina Jatorri-Izenduraren Kontseilu Arauemailearen orri instituzionalera

Upategiak egindako ardoen benetakotasunaren zaintzeko arduraduna

Bizkaia Euskadiko Autonomia Erkidegoan dagoen Lurralde Historikoa da. Espainiar Estatuaren Iparraldean dago, beraz, eta itsasalde eremu handia dauka, Kantauri Itsasoak ureztatua.

Industria eta hiri garapen sendoa duen eremua da, eta bertan nekazaritzak eutsi ahal izan dio tradiziozko laborantza gordetzeko eta laboreen kalitatea aintzatesteko gogor ekin dioten nekazari eta abeltzain taldearen ahaleginari esker.

Tradiziozko ekoizkin berezi horietako bat herri mailan “TXAKOLI” izenaz ezagutzen den ardoa izan zen, eta oraindik ere hala da.

Gure Txakoliak iragan arrakastatsua bizi izan zuen, eta gizarte eta ekonomia mailan presentzia garratzitsua izan zuen. XIX. mendearen amaieran, ordea, oso bestelako egoera biziarazi zion gainbehera gertatu zen.

Laurogeiko hamarkadako lehen urteetan elkartu ziren ardandegi-jabe batzuk eta Bizkaiko Txakolinzaleen Elkartean bildu ziren (BIALTXA) eta Euskadiko Administrazioaren laguntzarekin (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia) salda bikain eta bitxi hau berreskuratzeari ekin zioten.

Lan eta lankidetza horrek 1994an “Chacolí de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina” jatorri izendapena sortzea ekarri zuen.

Bertoko aldaerekin egindako mahastizaintza Atlantiarraren eta gure beserrietako ondo egindako lanaren emaitza den behinolako ardo hau ezagutarazi, balioztatu eta besteko sortu zen Jatorri Izendapen hau (Baserriak baitira, hain zuzen, Bizkaiko landa-eremuko ohiko ustiategiak, eta bertan egiten zen txakolina).

 

BABESTUTAKO EKOIZPENAREN BILAKAERA jaitsi

lagunari bidali

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org