Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

Foie barra eta Txakolin beltzaren zein Sagarraren kontraste gozoak

OSAGAIAK:

- 1,6 kg sagar-konpota:

  • 8 sagar
  • 200 gr. azukre
  • 1/2 l. ur
  • 18 arrain-isats

- 1,6 kg foie-krema:

  • 2 foie
  • 1/2 l. haragi-salda
  • 75 gr. cognac
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • 16 arrain-isats

- 1,6 kg txakolin-gelatina:

  • 1,5 l. txakolin
  • 200 gr. azukre
  • 18 arrain-isats

NOLA EGIN:

Moldearen barruko aldea filmez estali eta sagar-krema isuri bertan. Sagar-krema egiteko, zatitutako sagarrak apur bat gorritu azukreaz, ura erantsi eta bigundu arte egosi. Urik behar izanez gero, erantsi. Ondoren, birrindu, iragazki finetik pasa, ur hotzean urtutako gelatinak erantsi eta iragazki finetik pasa berriro. Hozkailuan sartu 3º-ra eta gelatina bihurtzen utzi.

Beste foie-geruza jarri gainean. Foiea egiteko, 2 cm-ko xerretan gorritu foiea, cognacaz flanbeatu, saldaz birrindu, gatza eta piperbeltza bota, ur hotzean urtutako gelatinak erantsi eta iragazki finetik pasa.

Gelalina bihurtu denean, azken txakolin-geruza jarri gainean. Hori egiteko, txakolin eta azukrea irakin 10 minutuz, ur hotzean urtutako gelatinak erantsi eta iragazki finetik pasa. Hozkailuan sartu 3º-ra eta gelatina bihurtzen utzi.

Plater batean, 10x3 cm-ko bi barra jarri eta txakoli beltzaren karamelu-marratxoez apaindu. Hori egiteko, azukre eta txakoli kopuru bera jarri eta izpipuntura arte irakiten utzi.

lagunari bidali

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org