Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

MENDIBILE JAUREGIA: iraganetik etorkizunera

Kontseilu Arautzaileak leku paregabetik begiratzen dio etorkizunari, Mendibile Jauregitik, hain zuzen ere. Bertan, bere lana garatzen du, dastaketak, hitzaldiak, erakusketak… garatzeko instalazio egokiak eta bulegoak lekuratzeko prest dagoen egoitzatik.

Sekulako lekua

Mendibile Jauregia Leioako ondare historikoko eraikinetakoa da, eta ezezagunez betetako historia dauka. Bere jatorria batere argia ez denez, ez dakigu zehatz-mehatz noiz eraiki zuten, nork sustatu zuen baserria eta nortzuk izan ziren lehenengo jabeak.

Mendibilek hiru mendetik gorako historia duenez, funtsezko uneak bizi izan ditu. Lehenengoa bere eraikuntzarena izan zen, eta, zenbait xehetasun formali erreparatuta, XVII. mendeko azken urteotakoa dela esan daiteke.

XX. mendearen erdialdera arte, badirudi Mendibile lar aldatu ez denik. Orduan, barruko aldea goitik behera berritu zen, jatorrizko bi etxebizitzak sei bihurtzeko.

Zaharberritu denean, udalerriko iragan historikoaren zati handi bat berreskuratu da, eta eraikinaren alderdi zein osagai bereizgarriei eutsi zaie tipologiari, eraikuntzari edo arteari begira.

Guztien ahaleginaz eta lankidetzaz, Mendibile Jauregiak Bizkaiko Txakolinaren Museoa eta gainerako instalazioak kudeatzen ditu, euskal nekazaritzako elikagaigintzari kanpora begira dagoen topagunea, hausnarketa-gunea eta komunikazio-gunea eskaintzeko eta kalitate handiko produktu tradizionalen bidez jakitera emateko.

Era berean, enpresa, erakunde eta bigarren eta hirugarren enpresentzako Bussines Centerra ere izango da, euren bilerak edo ekitaldiak esparru paregabean eta behar den moduko zerbitzuez egin nahi dituztenean.

 

www.mendibilejauregia.com

MENDIBILE JAUREGIRA HELTZEKO MAPA

lagunari bidali

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org