Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

Bizkaiko Mahastia

“Chacolí de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina” Jatorrizko Deituran, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri guztiak daude sartuta, beti ere 400 metroko altitudetik beherako lurretan kokatuta badaude.

Mahatsondoa magal erdiko lurzoruetan landatzen da, iparraldeko haizeetatik babestuta eta intsolazio handieneko guneetan. Horiek horrela, mahatsak heldu egiten dira, 50 eta 200 metro arteko batez besteko altitudean.

Hona hemen gure mahastien baldintza agroklimatikoak:

  • Alderdi geografikoari eta orografikoari begira, bailarak eta mendiak NW – SEra begira daudenez, eguzkiaren intsolazioa areagotu egiten da.
  • Itsasoko erregulazio-efektuaren ondorioz udako tenperaturak epelak direnez, mahatsa astiro-astiro heltzen da.
  • Plubiometria 1.000 eta 1.300 mm artekoa da, eta neguan, udaberrian zein udazkeneko zati batean egiten du euri gehien.
  • Udazkenean, hego-haizeek sarritan jotzen dutenez, oso egokiak dira mahatsa behar den moduan heltzeko.
  • Lurzoruak era guztietakoak diren arren, sakonera txikikoak dira oro har. Azido samarrak dira, limo buztintsukoak dira eta kareharrien zein tuparrien gainean daude.
  • Klima atlantikoa, hezea eta epela da. Hodeien eta kondentsazioaren ondorioz, argitasun gutxiagoko eremua izan arren, mahastiek intsolazio handiagoa jasotzen dute, orientazio bereziko lur-zatietan daudelako.
  • Oro har, mahastiak besora landatzen dirá, eta euren landaketa-markoak 3 x 1,5 m eta 2,5 x 1,10 m artekoak dira.

lagunari bidali

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org