Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

Ardo Bereziak

Upategiak dinamikoak bezain berritzaileak direnez, ardo-mota berriak sortu dira, eta, orain dela zenbait urte, pentsaezinak izango diren deitura honetan.

Ekoizteko moduari eta ezaugarri organoleptikoei dagokienez, ardo horiek ez dute inolako zerikusirik betiko txakolinarekin. Hori dela-eta, Deitura honi buruzko Araudipean babestea eta kontrolatzea erabaki zen, baina araudiaren amaieran zegoen xedapen gehigarrian. Bertan adierazitakoaren arabera, ardo horien etiketan ezin izango da “Chacolí / Txakoli / Txakolina” ohiko izen osagarria erabili.

Honako hauexek dira bi izen berriok:

  • "Mahats Bilketa Berantiarra": oso-oso heldutako mahatsez egindako ardoak dira, izena emandako mahastietan egiten dira eta euren berezko alkohol-graduazioa %15etik gorakoa da. Haritz-egurrezko kupelean zahartzen dira bolada batez, eta, mahats-bilketaren ezaugarrien arabera, Kontseilu Arautzaileak berak zehazten du zenbat iraungo duen. Bere kolorea urre-horia da, eta tonu berdexkak zein limoi-tonuak agertu daitezke. Sudurrean, usain biziak bezain konplexuak ditu, eta honako hauexen usaina ere: fruta heldua, espeziak, eztia eta fruitu lehorrak. Ahogozoa orekatua, biribila eta itsaskorra da, eta usain-iraupen ona du. Amaiera luzea bezain dotorea da.

 

  • "Apardunak": ardo hauek "tiradurarako" erabilitako botilan bertan egin eta hazten dira (bigarren hartziduratik harik eta hondarrak desagertu arte). Horrelako ardoen aldean, badu berezitasunik kalifikatutako txakolina erabiltzen delako oinarrizko ardo moduan. Era berean, lepo-egitean, ardo hori berori erabiliko da botilak betetzeko. Bere kolorea lasto-horiaren eta urre-horiaren artekoa da, eta distira berdexkak agertu daitezke. Garbia bezain distiratsua da, eta burbuilak askatzen ditu etengabe. Usainak intentsitate ertainekoak, freskoak eta fruta antzekoak dira, eta bigarren usainak ditu osagarri. Ahoan, ardo freskoak dira, eta azidotasunaren zein azukrearen arteko oreka egokia da. Fruta-ahogozoak (zitrikoak, anana) eta fruitu lehorren ñabardurak nahasten dira.

lagunari bidali

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org