Bizkaiko Txakolina. Consejo Regulador. Denominación de Origen

Ongi etorri Bizkaiko Txakolinera

Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea

Ongi etorri "Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen orri instituzionalera. Gure erakundeak izena eman duten upategiek egindako ardoen egiazkotasuna babestu eta zaindu egiten dute.

Bertan, itsasora begira dagoen lurreko fruitua den ardo bitxi honi buruzko informazio guztia dago ikusgai.

Era berean, ibilbidea ere antolatu ahal izango duzu upategietan zehar, gure txakolinaren sorburu diren lurra, klima eta ekoizle zein egileen lana zuzenean ezagutu ahal izateko.

Laburbilduta, oso ezaguna ez den mundu berderako atea da, eta, tamaina txikia eduki arren, ardo handiak ematen ditu. Harri eta zur utziko zaitu. gehiago ikusi

Berriak

Pasa den maiatzaren 27an Bilboko Ipar Kutxaren egoitzan aurkeztu zen Bizkaiko Txakolinaren tratu profesionalari emandako I. Ipar Kutxa Saria. Ipar Kutxa eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendurak lortutako lankidetza akordioan du jatorria sari horrek.

Jorge Fernandezek, Kirmen Uribek eta Julio Alegriak euren sariak jaso zituzten, apirilaren 26an, 2009ko uztaren aurkezpen ofizialean Zabalguneko Merkatuan (Bilbon) egindako Txakoli Egunean.

Arratsalde hotz bezain euritsuan, urtero bezala Mendibile Jauregia topaleku bihurtu zen kalitateko txakolina eman duen uzta berriaz gozatu nahi izan zuten ardo-aditu guztientzat.

Berri Gehiago

I. Ipar Kutxa Sariko Finalistak

Aukeratuak finalistak bezala I. Ipar Kutxa sarian hamabi taberna dira "barra" kategorian eta lau jatetxe "mahai" kategorian.

gehiago

Ipar-Mendebaldeko Ardoen III. Lehiaketa

Joan diren ekainaren 8 eta 9an Ipar-Mendebaldeko Ardoen III. Lehiaketa ospatu zen Ponferradan (Leon), Izendura honetako upategi batzuek parte hartzen.

gehiago

Bizkaiko Txakolina eta Robert Parker

Gurrutxaga eta Uriondo dira munduko kritakari ospetsuenak ondoen puntuatutako bi txakolinak. Agirrebeko eta Itsasmendi 90na puntu lortu dituzte.

gehiago

Hurrengo hitzordua Bartzelonan

Madrileko aurkezpenean izandako arrakastaren ondoren, Bizkaiko Txakolinak Alimentaria azokan eta dastaketa batean parte hartuko du.

gehiago

Hazten ari den ardo bat

Ekoizpena aurreko kanpainakoa baino %15 handiagoa izan da. Urte erraza ez izan arren, primerakotzat hartu ahal da uztaren kalitatea.

gehiago

Barrio Mendibile 42, 48940 LEIOA (BIZKAIA) Tfno.: 94 607 60 71 Fax: 94 607 60 72 info@bizkaikotxakolina.org